Adi!
Atal honetan kultur sektoreei zuzendutako albiste profesionalak eta albiste akademikoak aurkituko dituzu, besteak beste.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
-
2025-08-04 Martxan dira eskualde estrategikoekin 2025ean zehar lankidetza teknikoa sustatzeko dirulaguntzak
Bavaria, Korsika, Flandria, Gales, Euskal Hirigune Elkargoa eta Akitania Berriarekin lankidetza teknikoa sustatu eta lankidetza proiektuak sustatzeko dirulaguntza deialdia martxan da.
-
2025-07-09 Fira B! eta Monkey Week azoka profesionaletan parte hartzeko deialdiak irekita
BASQUE. MUSIC. egitasmoak Euskal Herriko musikariei zuzendutako bi deialdi berri abian jarri ditu, euskal talde eta artisten zabalkundea sustatze aldera. Jardunaldi profesionalotan aritzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea amaitu da dagoeneko.
-
2025-07-04 Abian da 2025eko Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpen Saria
Etxepare Euskal Institutuak eta LABORAL Kutxak urtero antolatzen duten itzulpen sarian parte hartzeko deialdia ireki da, uztailaren 4tik abuztuaren 27ra. Jatorriz euskaraz idatzi eta 2024an argitaratutako literatura obra baten itzulpena sarituko da.
-
2025-07-01 Abian da Residencia Literaria 1863n sorkuntza-egonaldia egiteko deialdia
Etxepare Euskal Institutuak, Residencia Literaria 1863-rekin elkarlanean, A Coruñan hilabeteko literatur egonaldia egiteko deialdia ireki du, euskaraz idazten duten idazleei zuzendua.
-
2025-06-30 M pour Montréal: jaialdian parte hartzeko deialdia zabalik
Dagoeneko zabalik da M pour Montréal jaialdian parte hartzeko euskal musikariei eta taldeei zuzenduriko deialdia, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean.
-
2025-06-24 Verde Prato izango da Suns Europe jaialdian parte hartuko duen euskal artista
Suns Europeko Batzorde Artistikoak Verde Prato musikari tolosarra aukeratu du jaialdian parte hartzeko eta bere musika-ekoizpena nazioartean erakusteko aukera izango du.
-
2025-06-06 Eurosonic 2026: jaialdian parte hartzeko deialdia zabalik
Europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da ESNS eta bertan parte hartzeko deialdia irailaren 1era arte egongo da zabalik.
-
2025-06-02 BASQUE. MUSIC. BIME Bilbo deialdia
BASQUE. MUSIC.-ek BIMErekin elkarlanean, euskal musikari eta taldeak jaialdiko showcasetan aurkez daitezen deialdia ireki du, tokiko talentuaren nazioarteko hedapenean lan egiten jarraitzeko helburuarekin.
-
2025-05-23 Sortzaileak mugikortasunean laguntzeko bi deialdi berri
Plazaratu dira AT! Euskal dantza eta abesbatzak eta AT! Euskal Kultura mugikortasuna sustatzeko dirulaguntza deialdiak.
-
2025-05-01 RIDEAU 2026: jaialdian parte hartzeko epea zabalik maiatzaren 22ra arte
Frankofonian eremuan ospatzen den arte eszenikoen azoka handiena da RIDEAU jaialdia, eta dagoeneko zabalik dago bertan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea. 2026ko edizioa Quebec hirian izango da, otsailaren 15etik 19ra bitartean, eta epea maiatzaren 22ra arte egongo da irekita.
-
2025-04-29 Nagore Legarreta izango da 2025ean EAS/EZE egonaldian parte hartuko duen artista
Bitamine Faktoriak hautatu du 2025ean EAS-EZE programan parte hartuko duen artista.
-
2025-04-08 FED25-en parte hartzeko deialdia zabalik
Etxepare Euskal Institutuarekin garatutako lankidetzari esker, euskarazko editore batek Buenos Airesen egiten den Editore Azokara joateko aukera izango du.