Adi!
Atal honetan kultur sektoreei zuzendutako albiste profesionalak eta albiste akademikoak aurkituko dituzu, besteak beste.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
-
2022-06-01
Suns Europe hizkuntza gutxituen musika jaialdian izen-emateko epea, zabalik
Jatorrizko konposizioak bakarrik onartuko dira, Europako Hizkuntza gutxituren batean sortutakoak.
-
2022-05-27
Onartuta langileen plantilla egonkortzeko 2022ko lan-eskaintza publikoa
Enplegatu publikoen behin-behinekotasuna kontrolatzeko eta aldi baterako enplegua egonkortzeko, lanpostuak egonkortzeko prozesua martxan.
-
2022-05-25
BIME PRO azoka profesionaleko Basque. Music.-en showcasean parte hartzeko deialdia, irekita
2022ko urriaren 26tik 28ra egingo da Bilboko BIME PRO nazioarteko musika profesionalaren topaketaren hamargarren edizioa.
-
2022-05-13
Abian da jarduera ez profesionalen mugikortasuna laguntzeko deialdia
Etxepare Euskal Institutuak bihartik aurrera, maiatzak 14, jasoko ditu laguntzok jasotzeko eskaerak eta ekainaren 13an amaituko da epea.
-
2022-05-09
Artisten mugikortasunerako dirulaguntzen inguruko xehetasunak azaltzeko bilera birtualak
2022 urterako arte eszenikoen, musikaren eta arte plastiko eta ikusizkoen sektoreei zuzendutako mugikortasunerako dirulaguntzen deialdiak azaltzeko Zoom bidezko ekitaldiak antolatu ditugu.
-
2022-05-03
Kimuak 2022 film laburren aukeraketa, martxan
Dei honetan hautatuak suertatzen diren film laburrak nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.
-
2022-04-26
Itzulpengintza sustatzeko dirulaguntzen epea zabalik
64.000 euroko zuzkidura dute laguntzok; proposamenak bidaltzeko epea apirilaren 27tik maiatzaren 26ra egongo da zabalik.
-
2022-04-21
Izaskun Larrietak egingo du Jon Bilbao Katedrako ikerketa egonaldia 2022an
‘Athletic Club as a Vector of Basque Internationalization’ ikerketaren helburua euskal diasporaren nortasuna aztertzea izango da.
-
2022-04-07
Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzen epea zabalik dago
Literatura, zinema, dantza, musika, antzerkia eta arte plastiko zein ikusizkoen sektoreetako profesionalek eska ditzakete.
-
2022-04-07
Zabaldu dute Alan R. King Katedran ikerketa eta irakaskuntza egonaldia egiteko deialdia
Etxepare Euskal Institutuak eta University of Wales Trinity Saint David unibertsitateak argitaratu dute Alan R. King katedrako ikertzailea hautatzeko deialdia, eta eskabideak egin ahalko dira apirilaren 7tik maiatzaren 9ra.
-
2022-03-25
Euskara eta euskal kultura irakasteko irakurle berriak hautatzeko hiru deialdi ireki dira
Italian, Txekiar Errepublikan eta Irlandan lan egiteko aukera izango dute hiru irakurle hautatuek.
-
2022-03-21
Sunny Side of the Doc dokumentalen azokan parte hartzeko izena eman daiteke
Dokumentalen nazioarteko azoka ekainaren 20tik 23ra egingo dute, eta euskal ikus-entzunezkoek beraien txokoa izango dute Basque.Audiovisual.-en stand-ean.