Adi!
Atal honetan kultur sektoreei zuzendutako albiste profesionalak eta albiste akademikoak aurkituko dituzu, besteak beste.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
-
2024-01-04 Flandriarekin 2024an zehar kooperazio teknikoa sustatzeko dirulaguntzak martxan dira
Eusko Jaurlaritzaren deialdian eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 29ra arte egongo da zabalik.
-
2024-01-03 Irekita BIME Bogota 2024n parte hartzeko Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Deialdi hau BIME Bogotá ekimenaren hirugarren edizioan parte hartu nahi duten Euskal Herriko talde edo bakarlariei zuzenduta dago. Epea: urtarrilak 15.
-
2024-01-02 Musika Bulegoa Sariak 2024rako proposamenak bidaltzeko epea zabalik
Sarietan parte hartzeko proposamenak bidaltzeko epea 2024ko otsailaren 2ra arte zabalik egongo da.
-
2023-12-12 Tabakalera-Morpho Nazioarteko elkarlan-deialdia
Praktika artistikoa Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan edo Iparraldean garatzen duten eta Morphon testuinguru artistiko berriak esploratu eta zabaldu nahi duten artistei zuzenduta dago deialdia.
-
2023-11-03 Danele Sarriugarte idazleak egingo du literatura-sorkuntzarako egonaldia Coruñan
Etxepare Euskal Institutuak 1863 Literatur Egoitzarekin batera antolatutako literatura-sorkuntza egonaldia egingo du 2023ko azaroan Coruñan.
-
2023-09-20 BIME Pro: euskal DJ-ak edota musika-elektroniko ekoizleak aukeratzeko dialdia zabalik
Hautatuek showcase formatuan joko dute urriaren 27an, Stereorocks Klubean. Basque Music-en laguntzari esker, hautatutako artista bakoitzak laguntza-poltsa bat izango du.
-
2023-09-12 AIEnRUTa-Artistas zirkuituan parte hartzeko izen-emate epea zabalik
Izena emateko epea irailaren 20ra arte dago zabalik.
-
2023-08-03 Atzerriko unibertsitate eta goi-mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaroa udazkenean bueltatuko da
Atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaroa antolatu dute Etxepare Euskal Institutuak UPV/EHUk.
-
2023-06-15 Euskal idazle batek Galizian egonaldia egiteko deialdia zabalik
Etxepare Euskal Institutuak 1863 Literatur Egoitzarekin batera deialdia zabaldu du 2023ko azaroan euskal idazle batek Coruñan egonaldia egiteko.
-
2023-06-07 Eskozian egonaldi artistikoa egiteko deialdiaren ebazpena argitaratuta
Bruno Delgado Ramo artista hautatu dute Hospitalfield, CCA Glasgow eta Tabakalera erakundeek.
-
2023-05-16 BIME PRO azoka profesionaleko Basque. Music.-en showcasean parte hartzeko deialdia zabalik
Izena emateko epea maiatzaren 15etik 31era bitartean (biak barne) egongo da irekita.
-
2023-05-15 Abian da jarduera ez profesionalen mugikortasuna laguntzeko deialdia
Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera ez profesionalak garatzeko deialdia maiatzaren 16tik ekainaren 16ra bitartean egongo da zabalik.