Adi!
Atal honetan kultur sektoreei zuzendutako albiste profesionalak eta albiste akademikoak aurkituko dituzu, besteak beste.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
-
2026-06-23 Sortzaileen mugikortasuna sustatzeko AT! deialdiak zabalik
Dagoeneko plazaratu dira antzerkia, dantza, musika, arte plastiko eta ikusizkoak, zinema eta literaturaren alorreko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntza deialdiak. Halaber, irabazi asmorik gabeko nazioarteko kultur jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak ere abian daude.
-
2026-06-23 Residencia Literaria 1863: ireki da euskarazko idazlea hautatzeko deialdia
Hilabeteko egonaldia egingo du hautatutako euskarazko idazleak A Coruñan, literatur sorkuntzarako testuingurua aproposa lagun duelarik. Eskaerak uztailaren 30era arte aurkez daitezke.
-
2026-06-19 BIME Bilbao 2026: Euskal Herriko artista eta taldeentzat deialdia zabalik
BASQUE. MUSIC.-ek euskal artista eta musika taldeek BIME Bilbao 2026n parte hartzeko deialdia ireki du. Hiru proposamen aukeratuko dira showcase ofizial bat eskaintzeko eta nazioarteko profesional, merkatu eta aukera berriekin konektatzeko. Izena emateko epea uztailaren 15era arte egongo da zabalik.
-
2026-06-12 Deialdia zabalik: Etxepare — LABORAL Kutxa Itzulpen Saria 2026
Sariak euskarazko literatura irakurle, hizkuntza, merkatu eta kultur testuinguru berrietara iris dadin itzultzaile eta argitaletxeen lana aitortu asmo du. Uztailaren 10era arte luzatuko da hautagaitzak aurkezteko epemuga.
-
2026-06-09 Sara Zozaya, Arima Soul eta Bengo: Artistas en Ruta programaren hurrengo ziklorako artista hautatuak
2026ko irailetik abendura bitartean, hiru euskal artistak estatuko hainbat hiritan ariko dira zuzenean, AIEnRUTa zirkuituaren baitan.
-
2026-06-02 Suns Europe 2026: deialdia zabalik
Suns Europe 2026 jaialdian parte hartzeko deialdia zabalik dago. Hizkuntza gutxituetan sortzen duten talde eta bakarlariek uztailaren 15era arte aurkez dezakete hautagaitza.
-
2026-05-28 EAS-EZE 2026: Jaime de los Ríos eta Mikel Otxoteko
Jaime de los Ríosek eta Mikel Otxotekok euren proiektuak aurkeztuko dituzte Buenos Airesen, Universidad Nacional de Tres de Febrero unibertsitatearen (UNTREF) Arte Garaikideko Zentroan, EAS-EZE programaren baitan.
-
2026-05-18 M pour Montreal jaialdiko showcaseetan aritzeko deialdia zabalik
Bi euskal proposamen hautatuko dituzte azaroko jaialdiko showcaseetan aritzeko; izena emateko epea maiatzaren 20ko gauerdira arte dago zabalik.
-
2026-04-30 Maitaldia jaialdiko Basque Showcase jardueran parte hartzeko deialdia zabalik da
Irailaren 12an Donostian egingo den erakustaldirako hiru euskal konpainiaren lanak aukeratuko dira, nazioarteko programatzaileen aurrean. Proposamenak, maiatzaren 15era arte.
-
2026-04-27 Eskoziako Hospitalfield eta Glasgow Sculpture Studiosen egonaldi artistikoa egiteko deialdia ireki da
Hilabete luzeko egonaldi artistikoa Eskoziako bi zentrotan egiteko deialdia zabalik da, eta ekainaren 1ean bukatuko da eskaerak aurkezteko epea.
-
2026-04-21 KIMUAK programan parte hartzeko deialdia, irekita
30 minututik beherako film laburrak aurkezteko aukera dago; hautatutako lanak nazioartean zabalduko dira KIMUAK 2026 izenpean. Epea maiatzaren 15era arte.
-
2026-04-15 Etxepare Euskal Institutuak hiru irakurletza-deialdi zabaldu ditu (2026)
Leipzig, Santiago eta Tbilisiko unibertsitateetan aritzeko irakurletzak eskaini dira 2026/2027 ikasturterako. Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 13ra arte dago zabalik.