Adi!
Atal honetan kultur sektoreei zuzendutako albiste profesionalak eta albiste akademikoak aurkituko dituzu, besteak beste.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
-
2023-05-12 Argitxu Camusek egingo du Jon Bilbao Katedrako ikerketa egonaldia 2023an
Euskal diasporari eta euskal kulturari buruzko ikerketa eta jarduera akademikoak egingo ditu Nevada-Renoko Unibertsitateko Center For Basque Studies-en.
-
2023-04-26 Sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzen inguruko xehetasunak azaltzeko bilera birtualak
Arte eszenikoen, musikaren eta arte plastiko eta ikusizkoen sektoreen mugikortasunerako dirulaguntzen deialdiak azaltzeko online ekitaldiak antolatu ditugu.
-
2023-04-18 Tabakalera-Morpho Nazioarteko elkarlan-deialdiko ebazpena argitaratu dute
Gala Knörr artistaren ‘Passion Social Cafe’ proiektua izan da hautatua deialdian.
-
2023-04-17 Itzulpengintza sustatzeko dirulaguntzen epea zabalik
63.000 euroko zuzkidura izango dute laguntzek. Proposamenak bidaltzeko epea apirilaren 18tik maiatzaren 17ra egongo da zabalik.
-
2023-04-05 Etxepare Euskal Institutuak sortzaileentzako mugikortasunerako dirulaguntzen deialdia ireki du
2023ko urte osoko jarduerak laguntzeko eskabideak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira. Baldintzak betetzea nahikoa izango da laguntza jasotzeko.
-
2023-04-03 Kimuak 2023 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia abiatu da
KIMUAK programaren 2023ko ediziora film laburrak aurkezteko epea maiatzaren 8ra bitarte egongo da zabalik.
-
2023-03-31 UCLAn irakurle izateko deialdia zabaldu da
Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurle berria hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak.
-
2023-03-27 Eskozian egonaldi artistikoa egiteko deialdia abiatu da
Programa honen helburu nagusia prozesu artistikoetako arlo kontzeptualean eta ekoizpen-arloan laguntza eta asistentzia ematea da. Maiatzaren 2ra arte bidali ahalko dira proposamenak.
-
2023-03-24 Harkaitz Zubirik egingo du Alan R King katedrako ikerketa egonaldia
Etxepare Euskal Institutuak eta University of Wales Trinity Saint David unibertsitateak izendatu dute Alan R. King katedrako hurrengo ikertzailea.
-
2023-03-15 Liverpooleko Unibertsitatean Euskal Ikasketen ikerketa egiteko bekaren deialdia zabalik
Euskal Ikasketak adarrean ikerketa egiteko bideratutako dirulaguntzaren deialdia irekia dago jada, ekainaren 30era arte.
-
2023-03-10 Montrealgo École de Danse Contemporainen dantza garaikideko sorkuntza-egonaldia egiteko deialdia
2023ko udazkenean Montrealen (Quebec) pieza koreografiko bat prestatzeko bi hilabeteko egonaldia egiteko deialdia zabalik dago apirilaren 17ra arte.
-
2023-03-03 Quebec 2023-24: kooperazio teknikoko proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdia
Deialdiaren helburua nazioarteko Bazkide Estrategikoen Sarearekin harreman bilaterala sustatzea eta indartzea da. Eskabideak jasotzeko epea martxoaren 28ra arte egongo da zabalik.