Adi!
Atal honetan kultur sektoreei zuzendutako albiste profesionalak eta albiste akademikoak aurkituko dituzu, besteak beste.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
-
2024-02-23 Abian da Jon Bilbao Katedran ikerketa-egonaldia gauzatzeko deialdia (2024)
Eskabideak egiteko epea otsailaren 23tik martxoaren 25era egongo da zabalik.
-
2024-02-21 AIEnRUTa-Artistas zirkuituan parte hartzeko izen-emate epea martxoaren 15an itxiko da
Deialdi honek 2024ko uztailetik abendura antolatuko den zirkuituan parte hartzeko hautagaitzak jasotzeko helburua du.
-
2024-02-16 Tabakalera-Morpho Nazioarteko elkarlan-deialdiko ebazpena argitaratu dute
Sara Ayesa (Donostia, 1997) artista hautatu dute Tabakalera-Morpho Nazioarteko elkarlan-deialdian, Amberesen egonaldi artistikoa egiteko.
-
2024-02-07 WOMEX 2024 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 30. edizioa Manchester-en (Erresuma Batua) ospatuko da urriaren 23tik 27ra bitartean.
-
2024-02-06 Abian da literatura laginak itzultzeko deialdia (2024)
Deialdi honetan editoreek edo itzultzaileek eman dezakete izena jatorriz euskaraz idatzitako literatura-lan baten pasarte edo zatien itzulpenak finantzatzeko.
-
2024-02-05 Etxepare Euskal Institutuak abian jarri du Bartzelonan literatura egonaldia egiteko deialdia (2024)
Bartzelona Literatur Hiria izeneko programaren baitan egonaldi literarioa egingo duen idazlea hautatzeko deialdia zabaldu dugu. Epea: otsailak 18.
-
2024-02-01 Mikel Otxotekok burutuko du 2024ko Frank Bidart katedrako sorkuntza proiektua
´Janari hura´ proiektua garatuko du bertan.
-
2024-01-26 Bitamine Faktoriak ireki du EAS/EZE´24 programan izena emateko epea
Sortzaile hautatuak, lana euskal testuinguruan garatu ondoren, Buenos Aires hirian aurkeztuko du bere sorkuntza-proiektua.
-
2024-01-25 Zabalik da MIN sarietan izena emateko epea
Etxepare Euskal Institutuak, urtero bezala, euskarazko diskorik onenarentzako saria eskainiko du. Epea: otsailak 8.
-
2024-01-25 University of Chicagon euskara eta euskal kultura irakurle izateko deialdia zabalik da
Hautatutako pertsonak euskara eta euskal kulturako eskolak emango ditu 2024-2025 ikasturtean zehar. Deialdia otsailaren 23ra arte dago zabalik.
-
2024-01-22 MMVV-en 36. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 36. edizioa irailaren 18tik 21era egingo dute. Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 31an amaituko da.
-
2024-01-15 Alan R. King Katedraren baitan Galesen egonaldi akademikoa burutzeko deialdia zabalik da
Euskal soziolinguistikagaiari buruzko jarduera akademikoak eta ikerketakoak burutzea da deialdiaren helburua. Epea otsailaren 15ean itxiko da.