Adi!
Atal honetan kultur sektoreei zuzendutako albiste profesionalak eta albiste akademikoak aurkituko dituzu, besteak beste.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
-
2024-06-20
Abian da ´AT! Euskal Kultura´ mugikortasuna laguntzeko deialdia
Honen helburua Institutuaren beste mugikortasun- deialdien bidez lagundu ezin diren jarduerak laguntzea da.
-
2024-06-14
Abian da ´AT! Itzulpenak: Literatura´, euskal literaturaren itzulpena sustatzeko dirulaguntza
63.000 euroko zuzkidura izango du eta proposamenak bidaltzeko epea ekainaren 15etik uztailaren 15era egongo da zabalik.
-
2024-05-23
Basque. Music. at BIME BILBAO 2024: Euskal Herriko musika taldeei eta artistei zuzendutako deialdia
2024ko urriaren 29tik azaroaren 1era ospatuko da BIME BILBAO nazioarteko musika topaketaren hurrengo edizioa. BASQUE. MUSIC.-ek, BIMErekin elkarlanean, euskal musikariei eta taldeei zuzendutako deialdia ireki du.
-
2024-05-13
Tanzmesse Nazioarteko Dantza Azokako BASQUE. DANCE. standean parte hartzeko deialdia zabalik
Jaialdian akreditatuak egon nahi duten euskal sortzaile, eragile edo jaialdi BASQUE. DANCE. standean parte hartu ahal izango dute.
-
2024-05-07
2024ko Etxepare LABORAL Kutxa Itzulpen Sarira proposamenak bidaltzeko epea ireki dute
Jatorriz euskaraz idatzi eta 2023an argitaratutako literatura obra baten itzulpen lana sarituko da.
-
2024-05-06
AT! Literatura eta AT! Zinema deialdiak zabalik (2024)
Deialdi honek euskal literatura eta zinema sortzaile eta sorkuntza eragileak haien lana kanpoan zabaldu dezaten laguntzeko helburua du.
-
2024-04-25
2024ko euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzen inguruko xehetasunak azaltzeko webinarrak
2024ko maiatzaren 7an eta 8an izango dira eta aurretiazko izen-ematea beharrezkoa izango da.
-
2024-04-24
Euskal sortzaileentzako mugikortasunerako dirulaguntzak martxan dira: arte plastikoak eta ikusizkoak, musika, dantza eta antzerkia
2024ko urte osoko jarduerak laguntzeko eskabideak irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira. Baldintzak betetzen dituzten sortzaile guztiek laguntza jasoko dute.
-
2024-04-15
Izaro 2024ko BIME Bogotan izango da BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du.
-
2024-04-09
Europatik kanpoko lurralde estrategikoetako eta euskal eragileen artean proiektuak garatzeko dirulaguntza deialdia abian da (2024- 2025)
Quebec-en (Kanada), Querétaron (Mexiko), Cundinamarcan (Kolonbia) eta Santiagoko Metropoli-eskualdean (Txile) kolaborazio egitasmo kulturalak sustatuko ditu Eusko Jaurlaritzak.
-
2024-04-08
Suns Europe 2024 jaialdiko musika atalean parte hartzeko deialdia irekita dago
2024ko urrian Suns Europe jaialdia egingo da Italiako Udine hirian eta Friuli eskualdeko beste zenbait tokitan, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
-
2024-03-22
Kimuak 2024 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia abiatu da
KIMUAKen 2024ko ediziora film laburrak aurkezteko epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik.