Adi!
Atal honetan kultur sektoreei zuzendutako albiste profesionalak eta albiste akademikoak aurkituko dituzu, besteak beste.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
-
2022-03-07 Montrealen dantza garaikideko sorkuntza egonaldia egiteko deialdia, irekita
Saison Québec-Pays Basque egitarauaren baitako deialdira hautagaitzak aurkezteko epea martxoaren 28an itxiko da.
-
2022-02-28 Martxoaren 18ra arte eman daiteke izena Artistas en Ruta zirkuituan
AIE erakundeak eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker, aurten ere hainbat euskal taldek zuzeneko musika sustatzea xede duen Artistas en Ruta programan parte hartzeko aukera izango dute.
-
2022-02-21 Irekita Trovam Pro Weekend azoka profesionalera proposamenak aurkezteko deialdia
Azoka profesionala azaroaren 2tik 4ra egingo dute, eta bertan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko deialdia martxoaren 31a arte egongo da irekita.
-
2022-02-18 Zabaldu da ikus-entzunezkoen arloko profesionalentzako laguntza-deialdia
Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren merkatuetan, azoketan eta ekimen profesionaletan parte hartzeko ikus-entzunezkoen arloko profesionalentzako laguntza-deialdia Zineuskadik eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatzen dute.
-
2022-02-16 Mercat de Música Viva de Vic: proposamenak aurkezteko epea martxoaren 31ra arte
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 34. edizioa irailaren 14tik 17ra egingo dute. Azokan parte hartu nahi duten musikariek bere proposamenak aurkezteko aukera izango dute datorren martxoaren 31a bitartean. Horretarako galdetegi hau bete beharko dute.
-
2022-02-15 Basque. Music. BIME Bogotan: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
BIME Bogotan kontzertua eskaini nahi duzu? Basque. Music. ekimenak, BIMErekin lankidetzan, euskal talde edo bakarlari batek BIME CITY Bogotá (maiatzak 4-7) azokaren lehendabiziko edizioan parte hartzeko deialdia ireki du.
-
2022-02-09 Onartutako hitzaldiak: Identitatea eta bestetasuna: euskal eta georgiar literaturaren ikuspegi konparatiboa
2022ko uztailaren 24tik 29ra International Literature Association (ICLA) elkartearen 23. kongresua hartuko du Tiblisiko Estatu Unibertsitateak (TSU). ‘Identitatea eta bestetasuna: euskal eta georgiar literaturaren ikuspegi konparatiboa’ panelean onartutako hitzaldiak zeintzuk diren jakinarazi dute.
-
2022-02-04 WOMEX-eko showcasean parte hartzeko izen-emate epea, martxan
Topaketa honek, musika-taldeen showcase-z gain, azoka bat, hitzaldiak eta ikus-entzunezko emanaldiak antolatzen ditu.
-
2022-02-02 2022ko FHLIM azoka profesionalean kontzertua emateko deialdia, zabalik
Basque. Music.–ek kontzertua antolatu du, eta bertan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko deialdia otsailaren 14a arte egongo da irekita.
-
2022-02-01 Atzerriko hizkuntzetara laginak itzultzeko dirulaguntzen deialdia ireki da
Dirulaguntzaren xedea da jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obren laginak atzerriko hizkuntzetara itzultzeko proposamenak sustatzea.
-
2022-02-01 Zabaldu dute Jon Bilbao Katedran ikerketa-egonaldia gauzatzeko deialdia
Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education zentroak argitaratu dute Nevada Renoko Unibertsitatean (AEB) sustatzen duten Jon Bilbao Katedra burutuko duen ikertzailea hautatzeko deialdia.
-
2022-01-25 Liverpoolgo unibertsitatearen Euskal Ikasketen ikerketa egiteko bekaren aurtengo deialdia, martxan
Liverpoolgo Unibertsitateak Manuel Irujo Scholarship in Basque Studies izeneko beka eskaintzen du 2019az geroztik. 2022ko deialdia irekia dago jada, maiatzaren 31 bitarte.