Albisteak
Albisteak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
Ça colle au basque 2026ko programa aurkeztu da
2026an euskal sortzaileak Frantzia, Belgika eta Quebeceko 15 jaialdi eta programaziotan izango dira, aliantza-sare zabal baten bidez.
-
Mende laurden bete du Nantesko FCEN zinemaldiaren euskal leihoak
Guztira 20 euskal ekoizpen ikusi ahal izango dira martxoaren 21etik 29ra, baita euskal zineari eskainitako ekitaldi berezi bat ere izango da Nantesko operan.
-
Damaris Pan eta Matthias Malefond, Kometak proiektuko egonaldirako lehen artista hautatuak
Etxepare Euskal Institutuak, Uharte Arte Garaikideko Zentroak eta Zébra3 elkarteak KOMETAK proiektuaren arte plastiko eta ikusizkoen eremuko lehen egonaldirako sortzaileen izenak ezagutarazi dituzte.
-
Hizkuntza gutxituen erronkak Parisera eraman ditu Etxepare Euskal Institutuak
‘Hizkuntza gutxituak testuinguru frankofonoan: itzuli, transmititu, eraldatu’ nazioarteko kongresua antolatu du Etxepare Euskal Institutuak Sorbonne Nouvelle eta Sorbonne unibertsitateetan, 20 bat hizlari hartu dituen biltzar akademikoan.
-
Etxepare Euskal Institutuak Frantziako Liburutegi Nazionalean ospatu du bere 15. urteurrena
Euskara eta euskal kultura izan dira Etxepare Euskal Institutuaren 15. urtemuga-ospakizun ekitaldiko protagonistak, Frantziako Liburutegi Nazionaleko areto nagusian egindako ikuskizun artistikoan.
-
Nazioarteko kongresua: hizkuntza gutxituen erronkak frankofoniaren unibertsoan
Azaroaren 19an eta 20an, ‘Hizkuntza gutxituak testuinguru frankofonoan: itzuli, transmititu, eraldatu’ nazioarteko biltzarra egingo da Parisko Sorbonne eta Sorbonne Nouvelle unibertsitateetan, Etxepare Euskal Institutuak bi erakunde hauekin lankidetzan antolatuta.
-
KOMETAK: arte plastiko eta ikusizkoetan egonaldi artistikoa egiteko deialdia zabalik
Sortzaile bat Uharte Arte Garaikideko Zentroan eta beste bat Zébra3n izango dira 6 asteko egonaldian, 2026ko martxoa eta maiatza artean.
-
Cratère Surfaces: arte eszenikoetako jaialdian parte hartzeko deialdia zabalik
2026ko uztailaren 2tik 4ra ospatuko da Cratères Surfaces jaialdia Frantziako Ales hirian, eta Etxepare Euskal Institutuak bertan parte hartzeko deialdia ireki du, kale-arteetako euskal konpainia profesionalek beren proposamen artistikoa bidal dezaten.
-
Euskaraz argitaratutako lehen liburua Baionan ikusgai
‘Linguae Vasconum Primitiae’ liburuaren erakusketa aurkeztu du Baionako Euskal Museoak bere mendeurrenean. 1545ko argitalpena urtarrilaren 11ra arte izango da ikusgai.