Albisteak
Albisteak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
Frank Bidart katedraren irekiera jardunaldia egin dute CSUB Bakersfield unibertsitatean
Euskal kultura, artea eta berrikuntzaren ikerketarako edota sorkuntza proiektuak garatzeko sortu da katedra Euskal Ikasketen Institutuan.
-
Euskadi Literatura sariak banatuko dituzte gaur
Euskadi Literatura Sariek gure literaturaren uztarik interesgarriena saritzen dute. Gure sortzaileen lana aintzatetsi eta haien lanei ikusgarritasun handiagoa emanez.
-
Etxepare Euskal Institutuak bat egin du Euskaraldiarekin, arigune bilakatuta
Euskaraldiaren edizio berria azaroaren 18tik abenduaren 2ra burutuko da. Etxeparek ere modu aktiboan hartuko du parte ekimenean, ariguneak sortuz eta bertako langileen parte hartzearen bidez.
-
AIEnRuta 2023: Neomak, Airu eta Kulto Kultibo hautatuak
Neomak, Airu eta Kulto Kultibo euskal taldeak AIEnRuta musika zirkuitoan aritzeko hautatuak izan, eta hainbat kontzertu eskainiko dituzte 2023ko lehen sei hilekoan zehar.
-
Irekita dago Euskaraldian izena-emateko epea
Aurtengoan, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da jendartea euskaraz aritzera animatzeko ariketa.
-
Hizkuntza ohiturak aldatzeko ikerketa soziolinguistikoa hizpide Alan R. King katedraren irekieran
Katedra Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuko Zentroan (CAWCS) dago kokatuta eta euskal eta galestar soziolinguistika, hizkuntza plangintza eta hizkuntza politikaren inguruko ikerketa eta elkarlan akademikoa ditu ardatz.
-
Euskadi Literatura sariak, Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriarentzat
Euskadi Literatura sariak irabazi dituzte Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriak Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetan.
-
Mariolein Sabartek irabazi du Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpen Saria, ‘Amek ez dute’ nederlanderara itzultzeagatik
Katixa Agirreren eleberriaren nederlanderazko itzulpena izan da aurtengo garailea; Zirimiri Press argitaletxeak plazaratu du lana.
-
Harrera bikaina izan dute Montrealen aurkeztutako euskal sortzaileen lanek
Etxepare Euskal Institutuak sustatutako Saison Quebec - Pays Basque kultur trukerako egitasmoak puntu gorenetako bat izan du irailean, Montreal hirian, egun gutxiko tartean egindako hiru ekitaldi arrakastatsurekin.