Albisteak
Albisteak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
Unibertsitate sareko 33 ikasle euskara ikasten Zornotzan
Etxepare Euskal Institutuaren unibertsitate sarean euskara eta euskal kultura ikasten duten ikasleetako 33k aurrez-aurreko ikastaro trinkoa egingo dute Zornotzako Aurten Bai barnetegian, eta beste 16k online ikastaroa burutuko dute.
-
2021. urteko memoria argitaratuta
Urtean zehar egindako ekintza, proiektu, egitasmo eta lanak biltzen ditu txosten honek, baita urteko aurrekontuen eta gobernantza organoen inguruko informazioa ere.
-
Istanbulgo Biurtekoko eta Art Jameel-eko komisarioen bisita
David Teh eta Rahul Gudipudi, Istanbulgo Biurtekoko eta Art Jameel erakundeko komisarioak, Euskal Herrian dira egunotan proiektu, eragile, eredu eta praktika artistikoak bertatik bertara ezagutzeko.
-
Patronatuaren bilera
Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan da gaur goizean Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileran. Irene Larraza Institutuaren zuzendariak azken urtean egindako jardueren berri eman du, baita datozen hilabeteetako jarduera-ildo nagusien berri ere.
-
Bikaintasuna Euskal Ikasketetan uda ikastaroan izen-emateko azken egunak
‘Egon eta egin, sustraiak sendotuz aurrera begira’ izenburupean egingo da aurtengo edizioa, uztailaren 11 eta 12an, eta hilaren 10era arte egin ahal izango da izen-ematea.
-
Jatearen plazerra kultur gisa, liburura
‘Sukaldaritza’ liburuan, euskal gastronomiaren argazki orokorra egin eta xehetasunak aletu ditu Hasier Etxeberria (1957-2017) idazle eta kazetariak.
-
«Irakurlearen askatasuna erabatekoa da, nola lan egin erabakitzeko aukera ematen dizu lanak»
Araitz Claramunt, euskara eta euskal kulturako irakurlea da 2019az geroztik Helsinkiko Unibertsitatean. Bikaintasuna Euskal Ikasketetan uda ikastaroko hizlarietako bat izango da. Eman izena!
-
‘Bi mundu’ abestia sortu du Xabi Solanok, kulturen arteko konexioen ingurukoa
‘Bi mundu’ abestia sortu du Xabi Solanok, Elkanok munduari emandako lehenengo biran inspiratuta, Elkano Fundazioaren eta Etxepare Institutuaren elkarlanari esker.
-
consonni argitaletxe eta espazio kultural independiente bilbotarra, documenta 15 nazioarteko erakusketan
Indonesiako ruangrupa kolektiboko kideek, 2020ko otsailean izan zuten euskal testuingurua ezagutzeko aukera Etxepare Euskal Institutuaren ZABAL egitasmoari esker.