FIL Guadalajara: Unai Elorriaga

Euskara. Kultura. Mundura.

FIL Guadalajara: Unai Elorriaga
  • 30
    Aza 2023
    02
    Abe 2023
    Guadalajara

Unai Elorriaga idazleak  FIL Guadalajara azokaren egitarau ofizialeko hainbat ekitalditan hartuko du parte Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Sektoreko ekitaldi garrantzitsuenetako bat da, eta urtero ehunka egile eta milaka profesional eta irakurle biltzen dituen iberoamerikar literaturaren hitzordu nagusia.

Azoka azaroaren 25etik abenduaren 3ra bitartean egingo da Mexicon. Elorriagak honako aurkezpen hauetan parte hartuko du:

FIL JOVEN: Ecos de la FIL

Azaroak 30, 17:00 (GMT-6)

Topaketa ikasleekin. Topaketa horien helburua gazteen artean irakurtzeko ohitura sustatzea da, literatura-lehiaketako gonbidatu batzuekin elkarrizketa informalak eginez.

FIL LITERATURA: El humor negro y la tragicomedia en la literatura

Abenduak 1, 17:00 (GMT-6)

Unai Elorriagak mahai-inguru batean parte hartuko du Matias Moscardi (Argentina), Carla Zuñiga (Txile), Juan Pablo Villalobos (Mexiko) eta Nina Lykkerekin (Norvegia) batera. Bertan, literaturako umoreari buruzko hainbat prespaktiba partekatuko dira, eta umorea bere lanetan nola aplikatzearen inguuan hitz egingo dute. Mahai-ingurua Vivian Lavin kazetari txiletarrak moderatuko du.

FIL LITERATURA: Empezó cuento y terminó novela. El arte de narrar

Abenduak 2, 17:30 (GMT-6)

Elorriagak ‘Iturria’ eberriaren gaztelerazko itzulpena aurkeztuko du ‘Nosotros no ahorcamos a nadie´ (Galaxia Gutenberg, 2023).

Elorriaga Alberto Chimal idazle mexikarrarekin elkartuko da. Bi autoreak ipuinaren eta nobelaren artean dabiltza, genero laburrarekiko maitasuna partekatzen dute, eta haien lanek irudimenaren erakusketa aparta osatzen dute, bai eta narratzeko artea balioesteko gonbidapena ere, dela mikrokontakizunen bidez, dela eleberri luzeen bidez.

Etxepare Euskal Institutua eta jaialdia

Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaren bitartez, hainbat euskal idazle izan dira Mexicoko Fil Guadalajara literatura azokan: Arantxa Urretabizkaia (2015), Iban Zaldua (2016), Juan Kruz Igerabide (2018), Karmele Jaio (2020), Uxue Alberdi (2021) eta Miren Agur Meabe (2022), hain zuzen ere.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu