Albisteak
Albisteak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.

Euskara. Kultura. Mundura.
-
Peredindod: euskal paisaiaren soinuak eta marrazki bidezko elkarrizketa bat
Asisko Urmeneta eta Oihana Iguaran eta Amaia Gabantxoren proiektu digitalak martxan dira, Invertigo, Cwmni Tebot eta Etxepare Euskal Institutuak Galesen antolatu duten ekimen digitalari esker.
-
Kimuak programak jaso du Donostiako Zinemaldiaren Zinemira Saria
Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Filmategiak sustatzen duten euskal film laburren programak jaso du euskal zinemagintzaren alorreko pertsona ospetsu baten ibilbidea aitortzeko asmoz Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizle-elkarteek ematen duten saria.
-
Quebeceko ordezkariarekin bilera
Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria Isabelle Dessureault, Quebeceko Iberiar Penintsularako ordezkariarekin batzartu da institutuaren egoitzan gaur goizean. Kulturaren arloan, quebectar eta euskal erakundeak elkarrekin jorratzen ari diren proiektuak izan dituzte hizpide.
-
Goi-mailako bilera Etxepare Euskal Institutuan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Miquel Iceta, Espainiako Gobernuko Kultura eta Kiroletako Ministroa Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan, Donostian, bildu dira gaur goizean.
-
Lan bilera Georgiako ordezkariekin
Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kulturako irakurletza berria jarri du martxan Georgiako Tbilisi State University-n, eta horren harira, bertako ordezkariei eta enbaxadoreari harrera egin die Irene Larraza zuzendariak.
-
Basquemusic.eus webgunea aurkeztu dute MMVV-n
Egunotan Vicen egiten ari diren MMVV azoka profesionalean basquemusic.eus webgunea aurkeztu da, nazioartean euskal musikaren eszena ezagutzera emateko eta sektorearekin harremantzeko tresna.
-
`Elkano esperientzia´-k erronka global handiei helduko die
Magallanes/Elkanoren itsas bidaiara itzulita, 10 galderako ibilbide birtuala egingo dute. Eta irailaren 16ko panel birtualean, lau adituk kontzientzia planetarioaren inguruan eztabaidatuko dute.
-
Euskal antzerkigintza: erraldoia eta txindurriarena
Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean sektoreak bizi dituen egoera desberdinak aztertu eta jaso dituzte Aizpea Goenaga eta Pedro Bareak ‘BASQUE. Antzerkia’ liburuan.
-
35etik gora euskal sortzailek erakutsiko dituzte euren lanak euskal leihoen bidez
BASQUE. PERFORMING ARTS. markapean, 15 konpainiak parte hartuko dute, besteak beste, Libournen eta Avignonen, Torres Vedras-en, Anfitrión-en, Tárregan, Salamancan, Cuencan, Segovian edota Sorian.