Albisteak
Albisteak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
Tradizioak, denboraz gaindiko fenomenoak
Hamabi kultur adierazpideri eskainitako liburu bildumatik berreditatu den tradizioei eskainitako lana plazaratu da. Aitzpea Leizaolak idatzi du.
-
Euskal zinemari aitortza Goya sarietan
Iciar Bollainen ´Maixabel´ filmeko aktoreek hiru Goya sari jaso dituzte. María Cerezuelak Emakumezko Aktore Berri Onenaren Goya saria irabazi du eta Urko Olazabalek Bigarren Mailako Aktore Onenarena.
-
Euskarazko diskorik onena sarituko du Etxepare Euskal Instiututuak MIN sarietan
Hilaren 18ra arte egongo da hautagaitzak aurkezteko epea zabalik. MIN Sariak 2022ko apirilaren 27an, asteazkena, egingo dira, aurten, Iruñean.
-
June Crespo Biennale Arte 2022n parte hartzera gonbidatu dute
Arte garaikidean nazioarteko erreferente den erakusketa apirilaren 23tik azaroaren 27ra egingo da eta 200dik gora artistak hartuko dute parte.
-
Mahai sektorialak elkartu dira urteko aurreikuspena egiteko
Ikus-entzunezkoen, musikakoen, arte plastikoen, arte eszenikoen eta literaturaren sektoreetako ordezkariak diren elkarte eta profesionalek euren ikuspegi eta iritziak partekatu ahal izan dituzte.
-
“Filma Berlinalen estreinatzea sinestezina da; nire helburu nagusia esperientziaz gozatzea da”
Alauda Ruiz de Azúak ilusioz beterik hasi du 2022 urtea. Berlinalek bere opera prima, ‘Cinco lobitos’, aukeratu du aurtengo Panorama sailean parte hartzeko. Zuzendari bizkaitarrak bertan parte hartzetik zer espero duen kontatu dio Zineuskadiri.
-
Juan Aizpitarte Senegalen eta Ixone Ormaetxea Burkina Fason, Share Concept sarearen baitan proiektu bana garatzen
Afrikako hainbat herrialdean interbentzio artistikoak egitea helburu du Share Concept sareak, eta bi euskal artistak proiektu bana egingo dute bertan.
-
Euskara barnetegiak unibertsitateetako eta euskal etxeetako ikasleentzat
Datozen egunetan 30etik gora pertsonak hartuko dute parte Etxepare Euskal Institutuak sustatutako euskara ikasteko barnetegietan. Horietatik 11 Hego Hemisferioko hainbat unibertsitatetan euskara eta euskal kultura ikasgaietan matrikulatuta dauden ikasleak dira. Beste 25ak berriz, Euskara Munduan programaren bidez euskara ikasten ari diren euskal diasporako kideak.
-
Uxue Alberdirekin solasaldia II/II: nortasuna, hegemonia, kolaborazioak eta ‘orientazio linguistikoa’
Identitatearen inguruko hausnarketa konstantea da idazlearen lanetan. Komunitateaz, itzulpenez eta aukera berriez hausnartzen du elkarrizketaren lehen zatian. Oraingo honetan bere burua idazteaz ari da: "Nor zaren aldarrikatzea, nondik idazten duzun, munduan nola kokatzen zaren esatea da plataforma bat eraikitzea zure ahotsari".