Albisteak
Albisteak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.

Euskara. Kultura. Mundura.
-
Zortzi film laburrek osatuko dute Kimuak 2021 katalogoa
Euskara nagusi delarik, hautaketa fikziozko lanek, sorkuntzako dokumentalek eta animazio esperimentalak osatzen dute.
-
MICE eta Aitor Etxebarria, Primavera Pro showcase-ko protagonistak Basque. Music.-en eskutik
Bi sortzaileek parte hartuko dute ekainaren 2tik 4ra Bartzelonan egingo den nazioarteko musikaren topaketa entzutetsuan, Basque. Music. ekimenak antolatutako euskal erakusleihoaren bitartez. Plataformak Euskal Herrian egindako musika ezagutarazteko helburua du.
-
Hiru euskal konpainia Libourneko Fest’ Arts jaialdian
Abuztuaren 3tik 7ra kaleko arteen FEST´ARTS jaialdia ospatuko da Libournen, eta aurten Amaia Elizaran, Lasala eta Deabru Beltzak konpainia euskaldunak izango dira bertan.
-
Bultzada berria Saison Québec - Pays Basque kultura-trukeari
Quebeceko eta Euskadiko gobernuek egindako bileran berrestu dute joan-etorriko ekimena 2021 honetako bigarren seihilekoan eta 2022an zehar gauzatuko dela.
-
Korrontzik jaso du Musika Bulegoaren Etxepare Saria «euskal musika nazioartera eramateagatik»
Korrontzi taldeak irabazi du 2021eko Musika Bulegoaren Etxepare Euskal Institutua saria, “euskal musika, kultura eta nortasuna munduan zehar zabaltzeagatik”. Horren harira, taldearen sortzaile den Agus Barandiaran trikitilaria elkarrizketatu dugu.
-
Atxagaren ´Soinujolearen semea´, finalista Japoniako Itzulpen Onenaren Sarian
Bernardo Atxagaren eleberriaren japonierarako itzulpena, Nami Kanekok euskaratik egina eta Etxepare Euskal Institutuak diruz babestua, Best Translation Award sarien bost finalisten artean dago.
-
«Antzezlana euskaraz egiteak Egunkariaren errealitatera gehiago hurbiltzen du kontakizuna»
Madrilen ´Sisiforen Paperak´ antzezlana euskarazko bertsioan aurkeztuko dute apirilaren 29an. Horren harira, elkarrizketa laburra egin diogu Fernando Bernués antzezlanaren zuzendariari.
-
Euskal kulturaren inguruko bildumako ‘Basque. Euskal dantza’ liburua berreditatu da
Oier Araolaza Arrietak osatu du “euskaldunon gorputz-hizkuntza” izendatu duenaren inguruko liburukia, ‘Basque. Euskal dantza’, Etxepare Euskal Institutuak sustatu duen hamabi kultur adierazpideri eskainitako bildumatik berreditatu den hirugarren lana.
-
Saison Québec – Pays Basque egitasmoa aurkeztu da
Euskal kultura eta sorkuntza garaikideari Quebecen leiho bat irekitzea da helburua eta, era berean, Quebeceko sortzaileen lana Euskadin erakustea, hizkuntza, kultura eta artearen bidez bi herrialdeen arteko harremana estutzea jomuga. Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioak bideratu dute ekimena.