Albisteak
Albisteak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.

Euskara. Kultura. Mundura.
-
´Aitzstar´ Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria MIN Sarietan
Lehenbiziko aldiz telebistaz ikusi ahal izan den eta agertoki ezberdinetatik zuzenekoak eskaini dituen galan, Niña Coyote eta Chico Tornado taldea izan da Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria jaso duena, Aitzstar lanari esker. Bigarren aldia da talde honek sari hau irabazten duena.
-
Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpengintza Saria 2020
Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpengintza sariaren seigarren edizioko lan saritua, Eider Rodriguezek idatzitako Bihotz Handiegia ipuin bildumaren gaztelerarako itzulpena izan da: Un corazón demasiado grande. Rodriguez bera eta Lander Garro itzultzaileak suertatu dira garaile Bartzelonako Random House argitaletxearekin batera.
-
Kutsidazu Bidea, Ixabel musikala Arriagatik zuzenean
Kutsidazu bidea, Ixabel Joxean Sagastizabal idazlearen eleberri ospetsua musikal formatura moldatu da oraingoan. Proposamen berri honetan, Patxi Barcoren zuzendaritzapean, eleberria komedia musikal gisa taularatuko da estreinakoz, bihar 19:30etan Arriaga antzokian. Aldi berean saioa zuzenean igorriko da streaming bidez.
-
Euskaraldia 2020. Izena emateko epea zabalik!
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.
-
Euskal zinema Oscar sarietarako lehian
Espainiako Zine Akademiak hiru pelikula aukeratu ditu Oscar sarien 93. ediziorako atzerriko film onenaren sailera aurkezteko eta horietako bik euskal zuzendaritza dute: Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga gipuzkoarrekn La trinchera infinita eta Galder Gaztelu Urrutia bilbotarraren El hoyo.
-
Bueltan dira MIN sariak… telebista formatuan!
Martxoan, pandemiaren ateetan, bertan behera geratu zen Espainiako Musika Independentearen sari banaketa bueltan izango da urriaren 16an. Kasu honetan, telebista erabiliko da euskarri gisa ikuskizuna eskaintzeko; Movistar+ kanalean emango baita, Leonor Watling aktore eta abeslaria aurkezle.
-
Musika Bulegoa sariek 11 talde edo artistaren lana saritu dute
Banatu dituzte 2020 Musika Bulegoa Sariak, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Guztira hamaika saritu izan dira bertan; horien artean, Niña Coyote eta Chico Tornado rock bikoteak Etxepare Saria eraman du nazioartean egindako lanarengatik.
-
Ongi etorri gure webgune berrira!
Ekintza eta proiektu gehienak halabeharrez bertan behera geratu edota atzeratu diren urte honetan, barne-kudeaketa eta komunikazio arloko hainbat egitasmori behar zuten bultzada emateko tartea hartu dugu. Horren adibide da Etxepare Euskal Institutuaren webgune berria.
-
Hizkuntza eta kultura ez hegemonikoak sustatzen dituzten institutuen balioa aldarri Berlinen
Hizkuntzen Europako Egunaren harira, Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza Instituto Cervanteseko, Institut Ramon Llulleko eta Consello da Cultura Galegako ordezkariekin elkartu da Berlinen.