Albisteak
Albisteak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
Euskal arte eszenikoek irabazi dute, berriz, Max Sarietan
14 konpainiak eta 31 artistek jaso dituzte hautagaitzak profesionalen lana eta arte eszenikoen arloan urteko ekoizpen aipagarrienen sarietako hainbat kategoriatan.
-
Nami Kaneko japoniarrarentzat da Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpen Saria
Bizitza berria eman dio Nami Kaneko itzultzaile japoniarrak ‘Soinujolearen semea’ eleberriari. Zuzenean itzuli du euskaratik japonierara, eta lan horren kalitatea aitortzeko asmoz, Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpengintza sariaren zazpigarren irabazle izendatu du epaimahaiak. Shigeki Tabata editorearen gidaritzapean, Shinchosha argitaletxeak plazaratu du lana.
-
Miren Agur Meabek irabazi du Espainiako Poesia Saria
Lehen aldiz, euskarazko liburu batek jaso du aitortza. ´Nola gorde errautsa kolkoan´ olerki liburua 2020an argitaratu zuen Susa etxeak.
-
Peredindod: euskal paisaiaren soinuak eta marrazki bidezko elkarrizketa bat
Asisko Urmeneta eta Oihana Iguaran eta Amaia Gabantxoren proiektu digitalak martxan dira, Invertigo, Cwmni Tebot eta Etxepare Euskal Institutuak Galesen antolatu duten ekimen digitalari esker.
-
Kimuak programak jaso du Donostiako Zinemaldiaren Zinemira Saria
Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Filmategiak sustatzen duten euskal film laburren programak jaso du euskal zinemagintzaren alorreko pertsona ospetsu baten ibilbidea aitortzeko asmoz Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizle-elkarteek ematen duten saria.
-
Quebeceko ordezkariarekin bilera
Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria Isabelle Dessureault, Quebeceko Iberiar Penintsularako ordezkariarekin batzartu da institutuaren egoitzan gaur goizean. Kulturaren arloan, quebectar eta euskal erakundeak elkarrekin jorratzen ari diren proiektuak izan dituzte hizpide.
-
Goi-mailako bilera Etxepare Euskal Institutuan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Miquel Iceta, Espainiako Gobernuko Kultura eta Kiroletako Ministroa Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan, Donostian, bildu dira gaur goizean.
-
Lan bilera Georgiako ordezkariekin
Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kulturako irakurletza berria jarri du martxan Georgiako Tbilisi State University-n, eta horren harira, bertako ordezkariei eta enbaxadoreari harrera egin die Irene Larraza zuzendariak.
-
Basquemusic.eus webgunea aurkeztu dute MMVV-n
Egunotan Vicen egiten ari diren MMVV azoka profesionalean basquemusic.eus webgunea aurkeztu da, nazioartean euskal musikaren eszena ezagutzera emateko eta sektorearekin harremantzeko tresna.