Albisteak
Albisteak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.

Euskara. Kultura. Mundura.
-
2021-07-14
Lehendakaria Patronatuaren bileran izan da
Irene Larrazak Etxepare Euskal Institutuan azken urtean egindako jardueren berri eman du; baita 2021-2024 bide-orriaren ildo estrategikoak aurkeztu ere.
-
2021-07-12
Liher eta Ezpalak, Suns Europe jaialdian
Europako hizkuntza gutxituetan oinarritutako arte eszenikoen jaialdia uztailaren 17tik abuztuaren 22ra bitartean egingo dute.
-
2021-07-09
‘Besteen ahotsa/La Voix des Autres’ kongresuan jorratuko dituzte hizkuntza ez hegemonikoetako literatura eta hizkuntza-aniztasuna
Biltzarra modu telematikoan garatuko da urriaren 13tik 14ra bitartean. Irekita dago proposamenak aurkezteko epea, abuztuaren 15era arte. Izena emateko epea, aldiz, irailean zabalduko da eta doakoa izango da.
-
2021-07-08
Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XI: mugimenduak eta mugek euskal kulturan duten eragina aztergai
Ikastaroa uztailaren 19 eta 20an egingo da Donostiako Miramar jauregian eta bi modutan egiteko aukera izango da: aurrez aurre eta online. Izen-ematea hilaren 18ra bitarte egin ahalko da.
-
2021-07-05
Bi euskal galeria izango dira ARCOren 40. edizioan
CarrerasMugica eta Cibrián euskal galeriek erakustoki bana izango dute ARCOmadrid 2021 nazioarteko arte garaikideko azokan. COVID-19a dela eta atzeratu eta gero, aurrez aurre egingo da uztailaren 7tik 11ra, IFEMAren erakustazokan.
-
2021-07-01
Euskal sortzaileak Valladolideko TAC azokan izango dira
Dantzaz, Pez Limbo, Amaia Elizaran eta Eva Guerrero izango dira bertan, uztailaren 7tik 10era, BASQUE. PERFORMING ARTS. markapean eta Etxepare Euskal Institutuaren babesaz.
-
2021-06-21
Euskal dokumentalek stand birtuala izango dute Sunny Side of the Doc azokan
`Meet the Basque Delegation ekitaldian´, zazpi euskal ekoiztetxeren ordezkariek haien proiektuak nazioarteko profesionalei aurkeztuko dizkiete. Halaber, BASQUE. AUDIOVISUAL,-ek `Basque Docs´ katalogoa prestatu du.
-
2021-06-07
Zortzi film laburrek osatuko dute Kimuak 2021 katalogoa
Euskara nagusi delarik, hautaketa fikziozko lanek, sorkuntzako dokumentalek eta animazio esperimentalak osatzen dute.
-
2021-06-04
MICE eta Aitor Etxebarria, Primavera Pro showcase-ko protagonistak Basque. Music.-en eskutik
Bi sortzaileek parte hartuko dute ekainaren 2tik 4ra Bartzelonan egingo den nazioarteko musikaren topaketa entzutetsuan, Basque. Music. ekimenak antolatutako euskal erakusleihoaren bitartez. Plataformak Euskal Herrian egindako musika ezagutarazteko helburua du.