Adi!
Atal honetan kultur sektoreei zuzendutako albiste profesionalak eta albiste akademikoak aurkituko dituzu, besteak beste.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
-
2020-05-15 Hauxe izango da udako formakuntza ikastaroaren egitaraua
Etxepare Euskal Institutuak EHUrekin batera udaran egin ohi duen ‘Bikaintasuna euskal ikasketetan’ ikastaroaren X edizioak jada badu egitaraua, eta izena emateko epea zabalik.
-
2020-05-08 Hiru unibertsitatetarako irakurletza deialdiak irekiko dira aurki
Euskara eta euskal kultur irakurle berriak hautatzeko deialdiak maiatzaren 25ean irekiko dira.
-
2020-05-06 Kimuak 2020 deialdia
KIMUAK programaren 2020ko ediziora film laburrak aurkezteko epea zabalik dago jada. Ekainaren 30era (asteartea) bitartean egongo da zabalik.
-
2020-04-03 Artistas en Ruta egitasmoak deialdiaren epea luzatu du
Artistas en Ruta egitasmoak bertara musika proposamenak bidaltzeko deialdia irekita mantentzea erabaki du, Koronabirusak eragindako egoera dela eta. Apirilaren 17ra bitarte zabalik egongo da.
-
2020-04-02 Kimuak 2020 deialdia, atzeratuta
Egungo pandemiak eragindako konplikazioen eta ziurgabetasunaren aurrean, KIMUAK osatzen dugun erakundeok, erabaki dugu euskal film laburren sustapena eta banaketa programa honen 2020ko aukeraketa prozesua atzeratzea.
-
2020-03-27 Liverpoolgo unibertsitateak Euskal Ikasketen ikerketa egiteko beka bat eskaintzen du
Etxepare Euskal Institutuak bertan duen Manuel Irujo Katedraren bitartez, Liverpoolgo Unibertsitateak Manuel Irujo Scholarship in Basque Studies izeneko beka eskaintzen du 2019az geroztik.
-
2020-02-27 Etxepare Euskal Institutuak OARAren jardunaldi profesionaletan hartuko du parte
Akitania Berria eskualdeko bulego artistikoak Baionan antolatu dituen jardunaldi profesionaletan hartuko du parte bihar Etxepare Euskal Institutuak.
-
2020-02-26 Trovam Pro Weekend azoka profesionalerako proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Trovam Pro Weekend musikaren azoka profesionalaren zortzigarren edizioa azaroaren 11tik 14ra egingo dute.
-
2020-02-20 #QCPaysBasque: itzultzaile berriak
Nazioarteko literatura itzultzaileak euskaraz trebatzea eta nazioarteko literatura itzultzaileen eta bertakoen arteko zubiak eraikitzea. Horixe da Itzultzaile Berriak egitasmoaren xedea.
-
2020-02-13 Montrealen dantza garaikideko sorkuntza egonaldia egiteko deialdia ireki da
Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Conseil des Arts et des Lettresek (CALQ), Gipuzkoako Dantzagunearekin batera, deialdia ireki dute Montrealen (Quebec).
-
2020-02-06 Euskara eta euskal kultura sustatzeko teknikarien eta Komunikazio, prentsa eta interneteko presentzia arduradunaren lan poltsen zerrenda
Etxepare Euskal Institutuak bi lan poltsa berri sortzeko deialdia zuen 2019ko azaroaren 20a bitarte.
-
2020-02-05 WOMEX 2020 Budapest: deialdia irekita
Womex (World Music Expo) munduko herrialde gehien biltzen dituen musika jaialdia da. Ekimen ibiltaria da, ez baita urtero leku berean egiten; eta aurtengoa Budapesten egingo da.