Albisteak
Albisteak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
Euskal diasporako 11 lagun euskara ikasten ari dira Lazkaon
Argentina, Txile eta Uruguaiko euskal diasporako 11 lagunek euskara maila hobetzeko bi hilabeteko egonaldia egingo dute Lazkaoko Maizpide euskaltegi-barnetegian Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren eskutik.
-
Euskara irakasteko prestatzen ari diren 28 ikaslek online barnetegia bukatu dute
Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko euskal diasporako 28 lagunek euskara maila hobetzeko online barnetegia bukatu berri dute. Ikasle hauek 2020ko urtarrilean hasi zuten etorkizunean nor bere hiriko euskal etxean euskara irakasle izateko prestaketa prozesua Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren baitan.
-
Elena Odriozola 2022ko Andersen sarietarako hautagai izendatu dute
IBBYk –nazioarteko gazte-liburuetarako irabazi asmorik gabeko erakundea– jakitera eman ditu 2022ko Hans Christian Andersen Awards sarietarako hautagaiak. 62 dira, 33 herrialdetakoak. Horien artean dago Elena Odriozola euskal ilustratzailea.
-
10 urte euskara, euskal kultura eta sorkuntza nazioartean sustatzen
Etxepare Euskal Institutuak erakunde-ekitaldi batekin eta sortzaileak protagonista dituen komunikazio kanpaina batekin ospatu ditu bere lehen 10 urteak.
-
Euskaraldia mundu osora zabalduko da Etxepare Euskal Institutuaren eskutik
Euskaraldia indarrez hasi da, eta dagoeneko haren oihartzuna mundu osoko hamaika txokotara iristen hasia da Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Alde batetik, Institutuak, Euskara munduan programaren bitartez, munduko 70etik gora euskal etxetan “arigune” onenen argazki-lehiaketa antolatu du.
-
Euskara eta euskal kulturako irakurletza berria Georgian
Etxepare Euskal Institutuak Georgiako Tblisi State University-rekin sinatutako lankidetzaren ondorioz, 2021eko otsailean euskara eta euskal kulturako irakurletza berria zabalduko da bertan.
-
Saria Erresuma Batuan Karmelo C. Iribarrenen poema-liburu batentzat
Haizeak eramandako poemak liburuaren ingeles bertsioak Highly Commended Award irabazi du Erresuma Batuko CLiPPA (Centre for Literacy in Primary Poetry Award) sarietan, baita finalista geratu ere.
-
Basque. Music.-ek nazioarteko azoka profesionaletan hartuko du parte
Urria eta azaroa bitartean musikako nazioarteko hainbat azoka profesional egingo dira. Basque plataforma. Modu birtualean (Womex eta Monkey Week) eta aurrez aurre (BIME Pro eta Fira Trovam) parte hartuko du azoka horietako batzuetan.
-
´Aitzstar´ Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria MIN Sarietan
Lehenbiziko aldiz telebistaz ikusi ahal izan den eta agertoki ezberdinetatik zuzenekoak eskaini dituen galan, Niña Coyote eta Chico Tornado taldea izan da Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria jaso duena, Aitzstar lanari esker. Bigarren aldia da talde honek sari hau irabazten duena.