Albisteak
Albisteak
Irakurri euskara eta euskal kultura eta sorkuntzaren garaikidearen alorreko berriak.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
AEBn euskal ikasketak eta euskararen irakaskuntza sendotzeko konpromisoa berretsi du Etxepare Euskal Institutuak
Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketak bultzatzeko eta euskararen irakaskuntza sustatzeko akordio zenbait izenpetu ditu Boisen.
-
Euskara Munduan programak neguko barnetegia egingo du Necochean
2025eko urtarrilean Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programak banetegia antolatu zuen Villa Maríako Euskal Etxean (Argentina). Oraingo honetan, Necochea argentinar hiriak eman dio harrera neguko barnetegiari, Euzko Etxearen egoitzan, uztailaren 19tik 26ra.
-
Unibertsitate-irakurletzetako 27 ikaslek euskara ikasiko dute Zornotzan
Etxepare Euskal Institutuaren unibertsitate programaren baitan, euskara eta euskal kultura irakurletzetako 27 ikaslek aurrez aurreko ikastaro trinkoa egingo dute Zornotzako Aurten Bai barnetegian.
-
Euskarazko antzerkia Esloveniara doa
Arriaga Antzokiaren ‘Moto-Membra Jesu Nostri’ lana Liublianara (Eslovenia) joango da, hizkuntza gutxituetan lan egiten duten antzokien arteko trukea sustatzen duen DoSEL Drama of Smaller European Languages europar proiektuaren baitan.
-
Nazioarteko euskara eta euskal kulturako 13 irakurle elkartu dira Donostiako Tabakaleran
Topaketa hau urtero antolatzen da esperientziak partekatzeko, etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko eta datorren ikasturterako tresna eta baliabide berriak aurkezteko.
-
Kayleigh Karinen: "Euskarak poza eta lotura dakartza, baina baita bidegabekeria historiko baten zama ere"
Zuberoako hizkuntza-ideologien inguruko azterlana abiapuntua hartuta, elkarrizketa egin diogu hizkuntza gutxituetan aditu den Kayleigh Karineni.
-
Fira B! eta Monkey Week azoka profesionaletan parte hartzeko deialdiak irekita
BASQUE. MUSIC. egitasmoak Euskal Herriko musikariei zuzendutako bi deialdi berri abian jarri ditu, euskal talde eta artisten zabalkundea sustatze aldera. Jardunaldi profesionalotan aritzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea amaitu da dagoeneko.
-
Euskara kontatzeko moduari erreparatzeko uda-ikastaroa
´Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XV´ ikastaroak nazioarteko irakaskuntza testuinguruetan euskararen inguruan egiten den kontakizunari heldu dio uztailaren 9an EHUko uda-ikastaroen baitan.
-
Abian da 2025eko Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpen Saria
Etxepare Euskal Institutuak eta LABORAL Kutxak urtero antolatzen duten itzulpen sarian parte hartzeko deialdia ireki da, uztailaren 4tik abuztuaren 27ra. Jatorriz euskaraz idatzi eta 2024an argitaratutako literatura obra baten itzulpena sarituko da.